Euskera, ingurune eta Matematika

Irakasgaia

Euskera, Ingurune eta Matematika

Maila

4. Maila

Saio kopurua

Proposamenaren justifikazioa

Gure Herrialdea hobeto ezagutzeko asmoz, hiru arloren (Euskara, Ingurune eta Matematika) arteko elkarlana dugun proposamen didaktikoa da hau. Badirudi garai hauetan non bizi garen eta bizi garen tokiak zein txoko, klima naturgune, ohiturak e.a, ez direla garrantzitsuak, baina unitate didaktiko honen helburua horren garrantziaz jabe araztea izango da. Horretarako gida turistiko xume bat egitea izango dugu helburu, honela gaia lantzen goazen heinean gure herriarekiko begirada aldatuko delakoan gaude.

Arazo-Egoera

A. Testuingurua:

Gure ikasleak duten errealitate soziokulturala dela eta, ez dute beraien herrialdeari buruzko informazio gehiegi. Gaur egun haurrak beraien auzoan eta herrian zentratzen dira, nondik gatozen eta gurea den herriak zer eskaintzen digunari garrantzia eman gabe.

B. Arazoa:

Gure ikasleetako askok beste erkide edo herrialdetan familia izanik, haiek, urtean zehar bisitan etorriko direnez, zer da jakitea komeni zaiena? ( zer ikusi, dastatu, jantzi …)

C. Helburua:

Familia gurera bisitan etortzen zaigunerako, “EUSKADIKO GIDA TURISTIKO” baten modukoa egingo dugu.

Ataza

Talde handian gida horrek ze atal izan behar dituen aztertu ondoren, talde txiki bakoitzak atal bati ekingo dio. Lortutako informazioarekin Power Point bat egingo dute blogean zintzilikatzeko eta familiak ikusi ahal izan dezaten. Bestalde, talde txiki bakoitzak bere atalaren ahozko azalpena egingo du. Eta azkenik, google maps erabiliaz, aurkitutako leku, ibai, mendi, jatetxe… -en mapa bat osatuko dute.

Oinarrizko konpetentziak

A. Zeharkakoak edo Orokorrak:

  • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

1. Hitzezko eta idatzizko komunikazio jariokor, autonomo, sortzaile eta eraginkorrak egitea.

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak,ikasteko, modu sortzaile, kritiko eta seguruan erabiltzea .

  • Elkarbizitzarako konpetentzia

1. Taldean ikastea eta lan egitea, nork bere ardurak onartuz eta helburu komuneko lanetan lankidetzan arituz, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta.

  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

1. Informazioa bilatzea, aukeratzea, gordetzea eta berreskuratzea hainbat informazio-iturritatik (informazio-iturri inprimatu, ahozko, ikus-entzunezko, digital eta bestelakoetatik), eta iturri horien egokitasuna ebaluatzea.

2. Informazioa ulertzea eta buruz ikastea (pentsamendu analitikoa).

  • Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

1. Ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea.

2. Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta, beharrezkoa baldin bada, haiek doitzea.

3. Egindako ekintzak ebaluatzea, haien berri ematea eta hobetzeko proposamenak egitea.

B. Espezifikoak:

Euskara

  • Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

1. Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede edo helburu pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko.

2. Gure gizartearen hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aitortzea eta balioestea, aniztasun horrekiko jarrera ona izateko.

Ingurune

  • Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko.

Matematika

  • Jakintza matematikoa aplikatzea bizitzako premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta haiei erantzuteko, arloaren berezko pentsamendu- eta adierazpen-moduak eta tresnak erabilita.

1. Estrategia egokien bidez identifikatzea eta ebaztea eduki matematikoa duten zenbait egoera problematiko, eta, horrela jokatuta, ingurunea hobeto ulertzeko urratsak ematea.

2. Prozedura matematiko egokiak hautatzea eta erabiltzea errealitatea kalkulatzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko, eta, horren harian, eraginkortasunaren mesedetan erabiltzea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

C. Konpetentzia Digitala

  • Informazioa eskuratzeko,eta informazioa online bilatzeko Interneten ibiltzeko gai izatea .Informazio egokia hautatu eta aurkitzeko gai izatea.
  • Besteekin komunikatzeko, zenbait tresna digital erabiltzeko gai izatea (adibidez: telefono mugikorra, posta elektronikoa, e.a erabiliz).
  • Zenbait formatutako eduki digitalak ekoizteko gai izatea (esate baterako: testuak, taulak, irudiak, audioak eta abar).
  • Gailu desberdinak babesteko oinarrizko urratsak erabiltzeko gai izatea (esate baterako: birusen kontrako softwarea, pasahitza eta abar).
  • Zenbait arazo konpontzeko teknologia batzuk erabiltzeko gai izatea. Ohiko jardueretarako tresna egokia aukeratzeko gai izatea .
  • Fitxategiak eta edukiak inguru teknologiko xumeen bidez partekatzekko gai izatea (esate baterako: mezu elektronikoei atxikita fitxategiak bidaltzea, Interneten argazkiak igotzea eta abar).
  • Norberak zein beste batzuek sortutako edukia editatzeko, arazteko eta aldatzeko gai izatea.

Helburu didaktikoak

  • Bakarkako zein talde lanean egoki aritzea.
  • Aniztasunarekiko eta kideekiko errespetuz aritzea.
  • Elkar lanean aritzea eta parte hartzea.
  • Gure erkidegoko nortasuna: Ikasleen gertueneko ingurunearen klima, ohiturak, natura, gastronomia, mendiak eta ibaiak, kultura (hizkuntza, festak, musika, dantzak, musika tresnak)… ezagutza garatzea.
  • Komunitate baten partaide sentitzea eta balioestea.
  • Bere ingurune fisikoa ezagutzea: paisaia, klima, mendiak eta ibaia.
  • Gizakia taldean bizi dela jabetzea: herria, hiria eta biztanleria .
  • Komunitate baten partaide sentitzea eta balioestea.
  • Autonomi Erkidegoko kultura ezagutzea: ikurrak, tradizioak, musika, dantzak, hizkuntza, gastronomia, festak…
  • Informazio iturri desberdinetan bilatzea (testuak, mapak, grafikoak…) eta behar dituzten datuak ateratzea.
  • Testu argi koherente eta txukunak sortzea.
  • Teknologia berriak praktikotasunean erabiltzea: drive, google maps, my maps.

Ebaluazioa

Adierazleak:

  • Planteatutako arazo-egoeraren informazio nahikoa, zorrotza eta zehatza eskuratu du.
  • Hasieran planteatutako hipotesiak azaltzen laguntzen duten erantzunak lortu ditu eta laburpen-lanean erantsi ditu.
  • Informazio argia eta zehatza aurkeztu du.
  • Adierazitako ataza zuzen egin eta aurkeztu du.
  • Modu egokian arrazoitutako ondorioak lortu ditu, historia- eta gizarte-fenomenoak ulertzen errazten dutenak.
  • Lan ona egin du, bai banaka bai taldearen barruan.
  • Kide den gizartearen ezaugarri aldakorrei buruz gehiago daki orain.
  • Kide den komunitatearen gaietan modu aktiboan parte hartzeko gaituago dago orain.

Jardueren sekuentziazioa

Sarrera-motibazioa:

Donostia zein txikia den ikusarazteko, Montessoriren materiala erabili: Tamaina desberdinetako katxak erabiliaz (bata bestearen barruan sartzeko modukoak) unibertsoa, lur planeta, Europa, España, Euskadi, Gipuzkoa, Donostia eta azkenik Martutene irudikatu.

Europa, España eta Euskadiko mapak margotu.

Taldea txikiak osatu. Funtzioak birgogoratu eta banatu. Lan koadernoa bete. Lan kontratua egin.

Aurre-ezagutzak martxan jartzekoak:

    • Arazoa zein den azaldu.
    • Arazoa konpontzeko lan plan bat antolatu.
    • Gida turistiko batean azaldu beharreko atalak aztertu.
    • Horien inguruan zer dakiten eta zer jakin nahi duten jakiteko, folio bilakaria erabili eta gero elkar jartzea egin.
    • Talde handian gida aurrera ateratzeko lan plan bat osatu eta adostu. Lana talde txikietan banatu.

Aprendizai berriak lortzeko:

  • Taldeka beraiek lortutako edo nik eskuratutako informazioaren azterketa egin.
  • Behar duguna eta behar ez dugunaren garbiketa egin. Lan hau egiteko talde txikian, binaka edo banaka egingo dugu. Horretarako irakurketa partekatua erabiliko dugu, bakarkako lana ez denetan. Beste talde batentzako baliogarria den informazioa aurkituz gero, partekatu.
  • Irakurketa partekatua erabiliaz ideia nagusiak atera eta gure hitzekin idatzi.
  • Hautatutako informazioarekin testuak sortu.
  • Testuak gainbegiratzeko errubrika erabili.
  • Ondoren garbira pasa driven.

Sintesia-Laburpena:

  • Talde bakoitzak bere lanaren kontzeptu mapa egin zuen eta ondoren denon artean egindako kontzeptu mapa osatuko dugu.

Finkatzeko edo errepasatzeko:

  • Lortutako informazioa google maps-en kokatu.
  • Besteen aurrean egin beharreko azalpena ondo prestatu (errubrika)
  • Ebaluatzeko: kontzeptu mapa, drive-en garbira pasatakoak, ahozko azalpenak, errubrika desberdinak (koebaluazioa eta autoebaluazioa) eta azterketa.

JARDUERAK

1. Jarduera:

  1. Euskadi munduan, Europan eta Españan kokatu

Munduko, Europako, Espainako eta Euskadiko mapak aztertu: tamainak, mugak, … Kontinenteak: Europa, Asia, Afrika, Ozeania eta Amerika (Hego Amerika eta Ipar Amerika). Mapa mutu batean kontinente desberdinak margotu eta izena idatzi. Europako mapa mutu batean herrialde desberdinen izenak idatzi eta margotu. Españako mapa mutu batean autonomi erkidego desberdinen izenak idatzi eta margotu. Azkenik, mapa mutu batean, Euskadiko hiru probintzien izenak idatzi eta margotu.

2. Jarduera:

Plastikan Euskadi Erkidegoko puzzle bat osatu.

3. Jarduera

Komunitate desberdinetako biztanle kopuruak alderatu eta txikitik handira ordenatu.

4. Jarduera

Herria, herrixka eta hiria kontzeptuak bereiztu.

Bakoitzaren definizioa bilatu eta denon artean gure hitzekin idatzi. Ondoren, talde txikietan, bakoitzeko 6 adibide jarri. Horretarako internet erabili.

5. Jarduera

Gure intereseko herri edo hirien arteko distantziak ezagutu. (Google maps)

6.Jarduera

  • Sendi tartekoek beharko duten informazioa bilatu:
  • Mendi bueltak egitea gogoko dutenentzat ze mendietan ibil daitezken: zailak eta errazak.
  • Piraguan ibiltzea edo arrantza gogoko dutenentzako ibaiak, kostaldea, hondartzak.
  • Argazkiak egitea gogoko dutenentzako paisai mota desberdinak: Kostaldekoa., mendialdekoa eta lautadetakoa.
  • Jatea gogoko dutenentzat gure produktu tipikoak, sukaldari ospetsuen jatetxeak, pintxo-potea … gastronomia.
  • Eraikuntza politak ikustea gogoko dutenentzat Euskadiko eraikuntza nagusiak.
  • Museo zaleentzako museo zerrenda.
  • Denentzako maletan nolako arropa sartu urtaro eta lekuaren arabera.

Horretarako informazioa eskuratu, aztertu eta testuak sortu.

7. Jarduera

Gure senide-tartekoek ikustea aholkatzen dizkiegun interesguneekin My mapsen bidez geruza desberdinak osatu:

  • Euskadiko mapa batean mendi nagusienak kokatu.
  • Euskadiko mapa batean ibai nagusienak kokatu.
  • Euskadiko mapa batean eraikuntza interesgarrienak kokatu (batez ere hiriburuetakoak).
  • Euskadiko mapa batean jatetxe ospetsuenak kokatu.
  • Euskadiko mapa batean museo nagusiak kokatu.
  • Euskadiko mapa batean paisai desberdinetako argazkiak kokatu.
  • Euskadiko mapa batean euskal artisten jaiolekua kokatu.
  • Euskadiko mapa batean euskal kirolarien jaio lekuak kokatu.???

8.Jarduera

Ikasitakoaren kontzeptu mapa osatu talde txikietan eta gero denon artean bat osatu.

9.Jarduera

Sortutako testuen inguruko hausnarketa: errubrika erabili.

10.Jarduera

Talde laneko auto eta ko ebaluaketak.

11.Jarduera

Ikasitakoaren inguruko bakarkako ebaluaketa.

Ebaluaketa jarraia??? IKKko teknikak zehaztu. Talde handia/txikia/bakarka