SARE SOZIALAK
Conócenos en
Elkarrekin Loratuz, Euskal Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuaren baitan, Aranbizkarra Ikas Komuntatearen etorkizunera begirako berrikuntza proiektua da, hezkuntza proiektua oinarri, espazio pedagogikoen eraldaketa ere ekarri duena.
Aldaketarik handiena Haur Hezkuntzan ikusiko dugun arren, esperimentazioaren eta mugimenduaren bidez ikastea erraztuko duten espazio argitsu, ireki eta malguagoekin, denboraren poderioz zaharkituta geratu diren espazioak ere berritzeko aprobetxatu da.
2024/2025ean ikastetxe moderno eta berritu bat izango dugu, gure komunitatearen egungo erronkei erantzun hobea emango diena, hala nola, elkarrizketan eta elkarreraginean oinarritutako ikaskuntza sustatzea, komunitatearen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetza ona bermatzea, askotariko talde inklusiboak eratzea eta erronka teknologiko eta natural berriei erantzutea.