ANITURRI BHI. ESKOLA AGENDA 2030



2022-2023 ikasturtean, Eskolako Agenda 2030rekin jarraituko dugu. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.


Aurtengoan, 15. helburua izango dugu abiapuntua: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA. Iaztik baratza bat sortzeko proiektuaren ideiarekin jarraitzen dugu, eta baratzean sortzen den bioaniztasuna eta lehorreko bizitzaren arteko lotura aztertuko da.