Armiarma mota asko daude, tamaina eta kolore askotakoak.
Sabeletik lau hanka pare ateratzen zaizkio, azkar-azkar ibiltzeko. Zortzi begi ditu, baina oso gutxi ikusten du.
Buruan, aho gainean, matxarda antzeko bi kelizero ditu, eta, kelizero horietatik, pozoia ateratzen du. Pozoia erabiltzen du bere burua defendatzeko edo zomorroak harrapatzeko.
Armiarmak oso irule trebeak dira. Armiarmek ipurdi aldean garautxo batzuk dituzte, eta, handik, zetazko likidoa ateratzen zaie. Zetazko likidoa airea ukitzean, solidotu egiten da; halaxe osatzen da armiarma-sarea.
Arrak eta emeak urrian parekatzen dira. Urtarrilean arrautzak jartzen dituzte. Ehun arrautza inguru erruten dituzte. Udaberrian, armiarma txikiak jaiotzen dira.
Tarantula armiarma pozoitsuak negu osoa pasatzen du habian lotan.