Tantzania Afrikako herrialdea da. Animalia eta landareentzako paradisua da.
Herrialde osoan parke naturalak antolatuak dira. Bertan animaliak eta landareak babestuak dira.
Afrikako mendirik altuena Tantzanian dago: Kilimanjaro da eta 5.895 metro ditu.
Tantzanian bero egiten du eta neguan ere tenperatura epela izaten dute. Hala ere, Kilimanjaroren gailurretan elurra izaten da urte osoz, gailurrean tenperatura hotza mantentzen baita.
Mendietako landareak erraldoiak dira.
Mendian dauden etxeak lur eta zurez eginak dira.