Mexiko herrialdea Ipar Ameriketan kokatuta dago. Mexikoko hiriburua Mexiko hiria da. Hiri hau munduko hiririk jendetsuena da: 22 miloi biztanle inguru ditu. Kutsadura arazo larria dago hiriburuan.
Mexikoko lehenengo biztanleak indiarrak ziren. Hauek palazio eta piramide erraldoiak eraiki zituzten.
Gaur egun, indiar gehienak mendietan bizi dira egurrezko etxoletan eta nekazariak dira. Nekazariak merkatura joaten dira beraien fruituak eta barazkiak saltzera. Patatak, meloiak, tomateak, tipulak, babarrunak eta azenarioak aurki daitezke herrietako merkatuetan. Hirietan ere badira merkatuak. Artisau lanak saltzen dira: saskiak, txapelak edo oihalezko panpinak.
Mexikarrek festa gustuko dute. Festak ospatzen dituztenean ohizko jantziak erabiltzen dituzte.