Groenlandia Iparburutik hurbil dago. Munduko uharterik handiena da.
Biztanleak itsasertzean bizi dira.
Herriak oso txikiak eta bereziak dira.
Udan eguzkia ez da inoiz ezkutatzen: gauerdian ere egun argitan bizi dira.
Neguan, eguzkia desagertu egiten da eta ia egun gehiena ilunpean daude.
Etxeak harriz eta egurrez eginak daude. Gela bakarra dute.
Ehiztariak, herritik urrun doazenean, iglu batean bizitzen dira. Etxera sartzeko barrubide luze bat dago eta oso bajua da haizea barruraino ez sartzeko.
Eskimalek fokak ehizatzen dituzte eta hauen okela atsegin dute. Foken koipeaz, olioa lortzen dute etxeak berotzeko eta argiztatzeko: larruaz dendak, jantziak eta txalupak egiten dituzte.
Ura lortzeko, balde baten barruan izotza urtzen dute.