Landare honek petalo gorri-gorriak ditu, eta basatia da. Barruko aldean orban beltz bat izaten du normalean. Gari artean eta bide ertzetan hazten da. Udaberrian loratzen da.
Sendabelarra bezala erabiltzen da. Esate baterako loa eragiteko, edo eztula lasaitzen laguntzeko.