Landare honen lorea ikusgarria da eta hainbat koloretakoa izan daiteke: gorria, zuria, arrosa-kolorekoa, horia.
Naturan krabelin basatiak aurki daitezke, baina gaur egun asko eta asko landatu egiten dira; negutegietan urte osoan zehar hazten dira.
Basatiak direnak udaberrian eta udan, apiril-maiatzetik aurrera, loratzen dira.