Lurreko zizarea arrosa kolorekoa da. Oinik ez duelako, narraz ibiltzen da lurrean. Gorputza eraztun modukoekin du osatuta, luzanga eta biguna da. Arnasa azaletik hartzen du.
Leku ilun eta hezeetan bizitzea gustatzen zaio; horregatik, haren bizilekua lurpean dago. Ongi mugitzeko, zulo handiak egiten ditu. Euria egiten duenean, lur azalera ateratzen da, zuloak uraz betetzen zaizkiolako. Landareen eta hostoen hondakinak jaten ditu. Arrautzetatik jaiotzen da. Basoetan, baratzean eta landetan aurki daitezke zizareak. Bost mila zizare mota daude.