Zikoina neurri handiko hegaztia da. Gorputzean luma zuriak ditu; hegoetako lumak eta isatsa zuri-beltzak dira. Mokoa eta hankak gorrixkak eta luzeak dira.
Hegazti migratzailea da: herrialde beroetan pasatzen du negua, Afrikan bereziki. Uda, berriz, Europako herrialde batzuetan igarotzen du: Portugal, Espainia, Polonia…
Zikoinek leku altuetan egotea dute atsegin. Gero eta zuhaitz gutxiago dagoenez, eliza-dorreetan, argi-indar dorreetan, tximinietan eta garabietan ere egin dezakete habia. Habia egiteko, zikoinak material desberdinak erabiltzen ditu: adarrak, landareak, artilea, plastikoa, papera, lumak, hezurrak… Aldi bakoitzean, hiru edo lau arrautza jartzeko gai da zikoina.