Tximeleta intsektua da. Bi hego eta sei hanka ditu. Antenek usaintzeko balio diote. Batzuk egunez egiten dute hegan, eta kolore biziak dituzte. Beste batzuk gauez egiten dute hegan, eta kolore motelagoak dituzte.
Tximeleta gehienek landare baten gainean erruten dituzte arrautzak. Jaiotakoan beldarrak dira, beldarra haztean krisalida bihurtzen da. Krisalida adar batetik zintzilik egoten da. Azkenean, tximeleta osatzen denean krisalida barrutik ateratzen da.