Animalia ugaztuna eta orojalea da txerria. Urde ere deitzen zaio. Duela 5.000 urte etxekotu zuten. Txerri basatiari basurdea deitzen zaio; desberdintasun gutxi daukate bien artean. Txerri emeari ahardi deitzen zaio, arrari ordotsa edo aketza, eta kumeari, txerrikumea.
Gorputz sendoa eta astuna du. Ile motza du eta mutur luzea. Hanka sendoak ditu; hanka bakoitzean lau apatx dauzka, baina bi bakarrik jartzen ditu lurrean. 44 hortz ditu.
Usaimen oso ona dute, eta leku askotan trufak bilatzeko erabiltzen dira.
Umaldi bakoitzean 10 edo 12 kume izaten ditu.
Haragitarako hazten dira eta zati guztiak aprobetxatzen dira: urdaia, solomoa, hankak, muturra, belarriakā¦