Tapirra Indonesian, Malaysian eta Hego Amerikan bizi ohi den animalia da. Errinozerontearen eta zaldiaren familiakoa da; beraz, gorputz sendoa du. Lau hanka sendo ditu. Aurreko hanketako apatxetan launa behatz ditu, eta atzekoetan, aldiz, hiruna. Isats txiki-txikia du.
Sudurra eta goiko ezpaina elkarri lotuta ditu, tronpa txiki bat izango balu bezala.
Entzumena eta usaimena oso garatuak dauzka, baina ikusmena eskasa.
Luzeran bi metro baino gehiago da eta, gutxienez, 300 kiloko pisua du. Ibai inguruetan bizi da, eta belarjalea da.