Pinguinoa hegaztia da. Ezin du hegan egin hego laburrak dituelako. Hegoek igeri egiteko balio diote. Hanka bakoitzean lau behatz dauzka. Haren mokoa luzea, sendoa eta gogorra da. Luma beltzak eta zuriak ditu. Hotzari aurre egiteko lumaje trinkoa du, eta gantz-geruza lodia dauka.
Lurralde izoztuetan bizi da, eta denbora gehiena uretan pasatzen du. Arrainak jaten ditu.
Harri txikiak, algak eta belarrak erabiltzen ditu habia egiteko. Pinguinoak arrautza bat edo bi erruten du aldi bakoitzean. Taldean jaiotzen diren kume guztiak elkarrekin egoten dira.