Oreina animalia ugaztuna eta belarjalea da.
Adarrak eta hostoak jaten ditu.
Hanka meheak eta luzeak ditu, eta, apatx bakoitzean, bi behatz ditu. Haren buztana oso laburra da. Bizkarraldean orban zuri txikiak dituzte oreinkumeek.
Taldeetan bizi dira oreinak oihanean.
Orein arrek adar izugarri handiak dituzte. Adarrak urtero berritzen zaizkio, eta adar mutur berri bat hazten zaio urtero. Orein zaharrek oso adar handiak eta punta ugarikoak dituzte. Orein arrek marruka egiten dute.