Olagarroa moluskuen familiakoa da.
Olagarroak buru handia, begi irtenak eta zortzi garro ditu. Garroak burutik ateratzen zaizkio. Ez du hezurrik.
Olagarroa itsas hondoko zuloetan bizi da. Janaria lortzeko irteten da soilik. Itsasoko animalientzat gustukoa da olagarroa, eta, horregatik, bere burua babesteko era asko behar ditu. Batzuetan, zulotik irteten denean, kamuflatzeko, kolorea aldatzen du (hondoaren antza hartzen du). Beste batzuetan, garroak hedatzen ditu erraldoi itxura izateko. Eta hainbatetan, tinta beltz turrusta bat jaurtikitzen du, ura iluntzeko eta ihes egiteko.