Martin arrantzalea hegazti txiki-txikia da.
Apiril aldera jartzen ditu arrautzak.
Mokoaren laguntzaz egiten du gordelekua zuhaitzaren sustrai inguruan.
Moko beltza dute arrek eta emeek laranja.
Oso hegalari trebea da.
Lumaje urdin-berdexka du bizkarraldean eta buruan, eta arre-gorrixka bularraldean.
Ibaiertzetan eta zingiretan dauden zuhaitzetan bizi da.
Arraintxoak, intsektuak, beldarrak eta igelak jaten ditu.
Ehizatutakoa, adarrera eramaten du eta han irentsi egiten du osorik.