Marigorringoa edo amona mantangorria intsektua da. Sei hanka, bi hego eta bi antena ditu. Janaria bilatzeko erabiltzen ditu antenak. Marigorringo gehienak gorriak dira, eta puntu beltzekin daude apaindurik.
Arra eta emea udaberrian parekatzen dira.
Soro eta lorategietan bizi dira. Arkakuso eta landareentzako kaltegarriak diren xomorro txikiak jaten dituzte.
Euskal Herrian eguraldi iragarlea dela uste da, eta atzamar puntan jarrita honela esaten zaio:
Marigorringo, marigorringo
Bihar eguzkia ala euria egingo?
Hegan ateraz gero, euria omen dator. Hatz puntan geratuz gero, eguzkia azalduko omen da.