Lehoia animalia ugaztun haragijalea da. Lehoien ilea hori-gorria da. Arrak adats luzea dauka, eta, horregatik, handiagoa dirudi.
Lehoi gehienak Afrikan bizi dira eta taldeka egoten dira. Talde bakoitzean ar bat, eta bost edo sei eme egoten dira. Arrak babesten du taldea.
Ehiza emeek egiten dute, baina arra da jaten lehena. Zebrak, gazelak eta antilopeak jaten dituzte gehienbat.
Lehoiak izugarrizko letaginak ditu, harrapakinak harrapatzeko eta zatitzeko. Atsedenean dagoenean, atzaparrak gordeta izaten ditu.