Koala jatorriz Australiakoa da. Martsupialen familiakoa da, kangurua bezala. Bere izenak edaten ez duen animalia esan nahi du.
Koalak buru handia, belarri iletsuak eta ile grisaxka ditu. Ez dauka buztanik. Hatzen banaketa berezia du: bi hatz lodi, eskuaren alde batean eta beste hiru hatz, bestaldean. Atzapar luze eta zorrotzak dituenez, hobeto tinkatzen da zuhaitzari. Zuhaitzen gainean bizi da ia lurrera inoiz jaitsi gabe. Koalak eukalipto-hostoak jaten ditu gehienbat.
Koala-kumea sabeleko zorroan 6 hilabetez egoten da; han, esnearen antzeko likido batekin elikatzen da. Gero, amak beste urtebetez bizkarrean garraiatzen du.
Koalak ikusteko zailtasunak ditu, baina usaimena oso garaturik dauka.
Animalia baketsua eta lasaia da. Egunean zehar, 20 ordu egiten du lo. Garai batean, larrua lortzeko ehizatzen zituzten, gaur egun babestuta daude.