Katua animalia ugaztuna da. Katua haragijale txikia eta iletsua da.
Aurreko hanketan bost atzapar ditu eta, atzekoetan, lau. Azazkalak gogorrak eta zorrotzak ditu. Atzaparrek animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen diote. Ehizatzen dituzten animalia asko karraskariak dira.
Entzumen ona dute, eta iluntasunean ikusteko gaitasuna dute.
Arra eta emea parekatu eta gero, emeak 66 egun behar ditu kumeak izateko. Aldian, 2-10 kume arte izaten ditu. Katakumeek jaio eta bederatzi egunera irekitzen dituzte begiak.
Katuak oso egokiak dira gizakiei konpainia egiteko.