Hontza hegazti harrapari nahiko handia da. Buru zabala eta begi ederrak dauzka. Gorputza lumekin estalia du. Kolore marroia eta grisa du. Haren mokoa harrigarria da.
Entzumena eta ikusmena oso onak ditu. Egunez lo egiten du eta gauez ehizatzen du. Arratoiak, saguak, intsektuak eta hegazti txikiak jaten ditu.
Zuhaitzen zuloetan bizitzea gustuko du. Hontzek ez dute habiarik eraikitzen. Kumeak hazten dituzte: etxeetako sabaietan, beste hegaztien habietan, kanpandorreetan eta zuhaitz-enborretan.
Hontzak babestuta daude: ezin dira harrapatu gutxi geratzen direlako.