Hartzak animalia ugaztunak dira. Arrainak, barazkiak, fruituak eta eztia jaten dituzte. Negu guztia lotan ematen dute: jan gabe, edan gabe eta ia-ia arnasarik hartu gabe.
Metro batetik hiru metro arteko luzera hartu dezakete. Mutur luzea dute guztiek, eta hartz inurrijaleak dauka muturrik luzeena. Begiak borobil-borobilak dituzte eta belarriak txikiak. Hankak nahikoa motzak dituzte. Hartz guztiek ile motza eta sendoa dute. Kolore desberdinak izaten dituzte: arrea, grisa, beltza, gorrixka, marroia edo zuria.
Hartz guztiek dakite igeri egiten, ederki gainera!
Poloko hartz zuriak izotz gainean bizi dira, eta bertan egiten dute lo.