Gameluak animalia ugaztunak dira. Basamortuan bizi dira, eta 2 metrotik gorako luzera dute.
Hanka bakoitzean bi behatz dituzte. Batzuek konkor bakarra dute eta besteek, berriz, bi. Gantza biltzen dute konkorrean. Belarjaleak dira. 180 litro ur edateko gai dira aldi bakar batean, eta, ondoren, hamar egun egon daitezke urik edan gabe.
Gizakiak zama eramateko erabiltzen ditu gameluak. Haren haragia, larrua eta artilea ere erabiltzen ditu. Gameluaren artilea oso lodia da, eta harekin jantziak egiten dira. Esne ona dute gizakiok edateko.
Lasaiak diren arren, ostikoekin eta txistua jaurtiz defendatzen dira.
Gero eta gamelu basati gutxiago daudenez, desagertzeko arriskuan daude .