Itsas txakurra ere esaten zaio. Ugaztuna da eta odol beroa du.
Ur hotzetan egiten dute igeri. Ilea oso motza dute. Ile azpian koipea dute eta koipeak gorputzeko berotasuna gordetzeko balio du. Ur azpian sartzen direnean sudurra, ahoa eta belarriak ixten dituzte.
Erraztasunez mugitzen dira, entzumena oso ona dutelako.
Gorputza oso leuna dutenez, itsasoan azkar egin dezakete igeri beste animaliengandik ihes egiteko. Uretatik kanpo daudenean, sabelaren gainean arrastaka mugitzen dira.
Arrainak, txipiroiak, almejak eta olagarroak jaten dituzte. Kumeak lurrean jaiotzen dira, eta ez uretan.
Jaiotzen direnean, amaren esnea edaten dute.
Hasieran, ile zuri distiratsua eta begi beltz handiak dituzte.