Hegazti honek espazio zabala behar izaten du hegan egiteko. 2.500 metrotik gora igotzen da. 40 arrano mota daude.
Mendi altuetan zelaietan basoetan edo kostaldean bizi daitezke.
Moko kakoduna eta sendoa du. Bere hatzaparrak zorrotzak eta gogorrak dira. Arrano gehienek luma marroi edo beltzak dituzte zati txuriekin . Isatsa eta hegal luzeei esker denbora luzez egoten dira airean hegoak mugitu beharrik gabe.
Arrano amak habia leku zailetan egiten du. Kumeak oso ahulak eta lumatxo txuriz estalita jaiotzen dira. Lau hilabete betetzean lumak aldatu eta hegan hasteko prest daude. Urtea bete arte zaintzen dituzte kumeak.
Hogeita hamar urte inguru bizitzen dira.
Haragia, arraina, narrastiak, hegaztiak eta intsektuak jaten dituzte.
Ikusmen ona dutenez, urrutitik ikusten dituzte harrapakinak eta ziztu bizian goitik behera jeisten dira ehizatzera.