Ardia animalia ugaztuna da. Emeari ardia deitzen zaio, arrari aharia, eta kumeari arkumea edo bildotsa.
Ardiek esnea, haragia, larrua eta artilea ematen dizkigute. Esneaz, gazta eta mamia egiten da. Ardiei ilea udaberrian mozten zaie, eta artileaz, jertseak eta galtzerdiak egiten dira.
Ardiek belarra jaten dute. Lehendabizi, belar mordo bat irensten dute, eta, gero, berriro ahoratu eta txikitzen dute.
Ardiak artaldean bizi dira. Artaldea zaintzen duena artzaina da.
Udaberrian eta udan, ardiak mendi-gailurretan egoten dira, eta artzainak mendiko bordetan bizi dira. Udazkenean, menditik haranetara jaisten dira negua pasatzera.