EZAUGARRIAK
Landare handi eta finko bat da, etxean dagoena. Landarea loreontzi batean dago. Hortik bi DNA formako adarrek txoriak sortzen dituzte, adiskidetasuna, garbitasuna, konfiantza eta errespetua sinbolizatzen duten kolorezko larrosez inguratuta.
Loreontziak bi pertsonen elkartzea adierazten du. Bizitzan zehar elkartuta daude, baina une bat iristen da banandu behar diren. Txoriak kontrako norabidean hegan egiten dute, baina bihotz formako larrosak, harremana mantentzen dela adieraziz, ez diete aske izaten uzten. Distantzia ez da harremana uzteko arrazoi bat.
LORAKETA
Landare hau neguaren amaieran hasten da jaiotzen, eta udaberrian loratu egiten da usain paregabeak isuriz. Landare hau tenperaturaren arabera hiltzen da, udaberri amaieran edo uda erdialdean, leku bakoitzeko beroaren ondorioz.
ZAINTZAK
Landare honek eguzkiaren argia behar du, baina ez zuzenekoa. Eta zuzeneko argia ematen badio, ur gehiago behar du.
Landarearen egoeraren arabera, lore gehiago ateratzen dira kolore batzuetatik besteetatik baino.