Sare sozialetan edertasun perfektu bat erakusten dugu. Baina, benetan ez gara horrelakoak, hori besteek gutaz uzte nahi duguna da. Sare sozialetan, asko maite garela eta oso onak eta ederrak garela erakusten dugu, horrela ez dela jakin arren. Gehienetan, mila apaingarri eta efektu sartzen ditugu argazki eta bideoetan sare sozialetara igotzeko. Horrela besteek ondo ikusi gaituzten. Errealitatean horrelakoak garen uzte dezaten.
Hori dena gure proiektuaren bitartez islatu nahi izan dugu. Maskararen bitartez sare sozialetan edertasun perfektu bat erakusten dugula erakutsi dugu. Benetazko aurpegiaren bitartez berriz, benetan horrelakoak ez garela.
Maskara kolore argi batez margotu dugu, gure azalaren kolorearen antzeko kolore batekin. bekain polit marroi batzuk margotu dizkiogu ere. Bai eta, peka batzuk marraztu ditugu filtro askotan pekak ipintzen dituztelako eta gizartean orokorki, polita dela uzte delako. Benetako aurpegia berriz, kolore antzeko batekin margotu dugu baina begi-zulo batzuk margotu dizkiogu morez ondo ikusi ahal izateko. Gainera, grano moduko batzuk margotu ditugu laranjaz eta zuriz eta puntu beltz batzuk sudur aldean. Begiak marroiez margotu ditugu eta bekainak beltzez hori deigarria ez izateko. Gorputza traje zuri garden batekin bete dugu, maskara eta aurpegia nabarmendu dezaten.