I.K.T. Eredua

 
 
 


Duela 10 urte, eskolan teknologia berrien munduan sartzeko erabaki genuen.Tresna oso baliogarria zela pentsatzen genuen, eta kontutan hartuta hezkuntza munduan eskaintzen dituen aukera anitz,ezagutu eta menperatu egin behar genuela erabaki genuen.
Hasi ginen Blog bat sortzen (denonartean.nireblog.com). Blog horretan ikasleek, 3. mailatik goraeta boluntarioki,  euren produkzioak sortzen zituzten. Hau guztia lortzeko bai  errekreo orduak bai eguerdiko ordu libreak erabili genituen, behar den formakuntza zabaltzeko. Horretaz gain, gurasoei ere, formakuntza eman genien ( ordutegitik kanpo) haiek seme-alaben lanak kudeatzeko.
Geroago, wikispaces eskaintzen duen zerbitzua hasi ginen erabiltzen. 3.Mailatik aurrera wiki ezberdinak sortu genituen, ikasleek, ordutegi barruan zein kanpoan,klaseko lan ezberdinak garatzeko . Wiki kopuru hori, eskolak erosi zuen domeinura pasatu zen. Gaur egun zabahiztegi.wikispaces.com erabiltzeko dugu.
Garai hartan, Denonartean blog-a sortu genuen ( denonartean.blogspot.com). Blog horrek ematen du aukera bai gida moduan erbiltzeko bai klaseko blogetan sartzeko.
Azkenik, Goole Apps Hezkuntzan sartu genuen,  jarraitzeko pauso logikoena zela pentsatzen genuelako. Horrek, ikasleentzako zein irakasleentzako kontak sortzeko, siteak, blogak, partekatzeko dokumentuak, youtube...dohanik erabiltzeko aukera ematen zigun eta. Gaur egun jarraitzen dugu.
Ez dugu ahaztu behar, berrikuntza hainbat proiektuetan sartu genituen  eta horri esker, behar genituen tresnak ( hardware) lortu genuela. Gaur egun 4 urtetik aurrera arbel digitala dugu. Musika gelan, ere. Horrek esan nahi du gure ikasleek 4 urtetik aurrera normaltzat hartez dutela errekurtso hori. Oso garrantzitsua da, gure ustez.
Beste aspektu batzuk azpimarratu nahi ditugu: eskola 2.0 miniportatilak ezezik, guk erositako beste 15 miniportatilak baditugu, edozein momentutan edonork erabiltzeko. Horrekin batera, eskolako interneteko konexio propioa  daukagu, aurretik esandako miniportatilekin erabiltzeko..
Bukatzeko, IKT ertainako maila lortuta dugula aipatu nahi dugu. Gute asmoa, hirugarrena lortzea da. Azken 10 urtetan arlo honetan egin ditugun aurrerapausoak oso garrantzisuak izan dira. Badakigu bide horetan jarrraitu behar dugula. Bide hau amaitezina da...
 

ĉ
J.B. Zabala Algorta,
10 abr. 2016 7:41
Comments