PROIEKTUAK‎ > ‎2017-18 Proiektuak‎ > ‎

ISUSKITZAKO BASO HISTORIKO-BOTANIKOA

MINTEGIA: Natur Zientziak
IRAKASLE ARDURADUNAK: Txema Ezenarro, Laura Pérez.

PARTEHARTZAILEAK

  • 1.go DBHko ikasleak.
  • Natur Zientzia mintegia.
  • Ingurumen Batzordea.
  • AMPAko Gabriela Francés
  • Jesús Serrano


    Plentziako Udalak, guztira 15 hektareatako hiru lur sail administratzen ditu, Isuskitza mendian, “herri basoak” dira.

    Gure historiarekin lotuta egon dira, hots, baserriak egiteko, egurra biltzeko, itsasontziak eraikitzeko eta abar…, baina orain eukaliptu nahiz pinu landaketa intentsiboen ondorioz degradatutako lur sailei beste itxura bat ematea da gure asmoa. Apurka, apurka zuhaitz autoktonoak berrezartzea, haritzak, pagoak, arteak…



Isuskitzako mintegiaren kokapena.



    Lehenengo pausua, 1.DBHko ikasleen laguntzarekin eta Natur Zientziako Mintegiarekin batera, ur botila hutsak moztu, lurraz bete eta harizti eta arteen ezkurrak landatu. Haiek, beraiek egin dute eta zaindu egin behar dute be bai, ureztatzen eta abar.







    Mintegi hontatik ataratako zuhaitzak, Isuskitzako mendi publikoan zehar landatzen joango gara, gure arbasoen bizitzaren errekonozimendu gisa.





Comments