PROIEKTUAK‎ > ‎2017-18 Proiektuak‎ > ‎

HOZKAILU SOLIDARIOA

MINTEGIA: Zuzendaritza, Agenda 21
IRAKASLE ARDURADUNAK: Jantokiko arduraduna

PARTEHARTZAILEAK

  • Ekodelegatuak
  • Institutuko langileak: jantokia, zuzendaritza, atezaintza, bulegariak, begiraleak eta irakasleak.
  • Ingurumen Batzordea.
  • Informatika mintegia.
HELBURUAK
  •     Institutko janari soberakinei erabilera jasangarriago bat ematea.
  •     Ikasleak jasangarritasunaren inguruan sensibilizatzea.
  •     Ikasleengan jarrera parte hartzaile eta solidarioak sustatu.

EKINTZAK

    FAOaren ikerketa batek adierazten duenez, munduan kontsumorako ekoizten diren elikagaien herena bota egiten da, urtean 1.300 miloi tona suposatzen duelarik. Arazoari aurre egiteko eta elikagaiaien erabilera jasangarriago bat egiteko asmoarekin, Plentziako Udalak Galdakoko Udalaren hurratsak jarraituz hozkailu solidario bat kokatu du Udaletxe aurrean. Hozkailu solidarioa hainbat udalerritan lan egiten duen ONG bat dugu

    Gure institutuko jantokia ez da salbuespen bat, eta egunero alperrik galtzen den janaria ugaria da. Bi urtez arazoari bueltak eman ondoren, jantokiko arduradunak antolatuta, jantokiko janari soberakinak Plentziako hozkailu solidariora helarazteko antolakuntza bideratu du lan taldeak eratuz eta atazak esleituz.

  • Jantokiko langileek soberakinak gorde eta hoztu egiten dituzte hurrengo egunean ontziratu ahal izateko.
  • Ekodelegatuek txandaka antolaturik aurreko egunean soberan gelditutako janaria ontziratu eta etiketatu (elikagaiaren izena eta sukaldatze data) egiten dute.
  • Irakasleak, txandaka antolaturik, elikagaiak Udaletxean kokaturiko hozkailurarte eramango dituzte.

HOZKAILU SOLIDARIO PROIEKTUA



    Ikus dezagun 4.DBHko ikasleek Informatika ikasgaian gaiaren inguruan sortutako bideo hau.
  • Aitor Mijangos.
  • Katah Ruiz
  • Diego Cabrales
  • Aritz Gondra

Informatika Proiektua-Aitor, Aritz, Kata eta Diego.mp4


Proiektuan parte hartzeko gogoa baduzu jarri kontaktuan jantokiko arduradunarekin edo Agenda 21-eko kideekin!!!


Comments