AURKEZPENA

Hiru urtetako geldialdiaren ondoren berriz ere ekin diogu A21-ari institutuan.
Ekimen honen helburu nagusia ikastetxeen funtzionamendua garapen iraunkorraren araberekoa izatera heltzea da. Eredu horretara hurbiltzen joateko zenbait fase markatzen ditu proiektuak: 
  1. Antolamendua eta Planifikazioa.
  2. Sensibilizazioa eta Motibazioa.
  3. Diagnostikoa.
  4. Ekintza Plana.
  5. Komunikazioa eta Ebaluazioa.

Guzti hau aurrera eramateko guztion partaidetza eta inplikazioa garrantzitsuak dira. Ikastetxean ematen diren proiektu ezberdinen arteko elkar lanak eta kohesioak ikastetxearen nortasuna sendotzen lagunduko digu kalitatezko hezkuntza bat lortuz.
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu beraz!! Edozein ideia, aholku edo iradokizun izatekotan jakinarazi mesedez Txoko Berdean kokatuko dugun postontzian, e-posta bitartez edota pasiloetatik aurkitzen gaituzuenean.
Agur bero bat danoi!!