PROPOSAMENA


Oraingo honetan testu desberdinen irakurketa izango dugu abiapuntua, bertatik eta teknologia berrien laguntzaz, ahozko adierazpena lantzeko.
Hiru hizkuntza, hiru testu mota, hiru helburu nagusi:
  • Gure hizkuntza gaitasuna hobetu.
  • Gure IKT gaitasuna hobetu.
  • Hizkuntzen arteko loturaz jakitun izan, eta lotura horiek testu hobeak sortzeko probestu.

Animatuko zara? Hitzetik Hortzera gure proposamena aurrera eramaten baduzu, baietz jendea aho bete hortz utzi!!!