Aurkezpena

  
  Gune hau sortu dugu gure ikasleen konpetentzia diskurtsiboa hobetzeko asmoz, hain zuzen ere,  idazmenaren eta ahozmenaren azpikonpetentziak.

    Horretarako, lehenengo eta behin testuak zuzentzeko irizpideak finkatuko ditugu, eta zuzenketetarako txantiloi-taula bat sortuko dugu. Denok irizpide berbarak erabiltzen baditugu, gure ikasleek mezu bakarra jasoko dute testu sortzeko momentuan, eta, logikak dio epe laburrean ekoizten dituzten testuak hobeak izango direla.

    Honez gain, testu mota desberdinen ereduak ere  eskaintzea  pentsatu dugu, bai gainontzeko irakasleek bai ikasleek argi izan dezaten zer espero den testu mota bakoitzetik.

    Hauexek dira gure asmoak, eta asmoak gauzatzeko denon laguntza eta partaidetza beharko dugu. Jakin badakigu honek lana suposatuko duela, baina sinestuta gaude mereziko duela.

    Ekin dieziogun ba, lanari!