Agenda 21 Sarrera



INGURUMEN ZENTRO-PROIEKTUAK 

Hezkuntza integralean, ikasleak prestatu behar ditugu erabakiak era arduratsuan hartu ahal izateko, haien bizitzan ez ezik, besteen bizitzan ere eragina dutela jakinik. Horregatik, Ingurumen Hezkuntzari ekiten diogu, balioak lortzeko bideratuta baitago.

Adibidez, kontuan hartzen badugu baliabide naturalak mugatuak direla hurrengo balioak jorratuko ditugu:

  • Neurritasunaren balioa, norbanako gehiegizko kontsumoa murriztuz. Belaunaldi batek ez duela baliabideak xahutzeko eskubiderik, etorkizuneko belaunaldietan pentsatu gabe ...
  • Elkartasunaren balioa, bai belaunaldi honetako lagun guztiekin, bai ondorengoekin.

Hori guztia lortzeko asmotan, Ingurumen Hezkuntzarako bi proiektu garatu ditugu azken bederatzi urteotan: Eskola Agenda 21 eta Comenius; azken hau hiru urtez landu eta gero, bukatu genuen.


Eskola Agenda 21 

Gure Institutuak proiektu honetan parte hartzen duen hamargarren ikasturtea da. Aurten landuko dugun gaia klima aldaketa izango da. Gai honen bidez erlazionatu nahi ditugu orain arte landutako gai guztiak: energia, mugikortasuna, hondakinak, papera eta ura, biodibertsitatea eta elikadura gure aztarna ekologikoan eragiten dutenak. Hauek guztiek baliabideen kontsumoa eta biodibertsitatearen galera eta hondakinak areagotzea ekartzen dituzte, besteak beste, CO2 isurketa, eta hazken horrek klima aldaketan eragin handia du

Beraz, garapen iraunkorraren aldeko ekintzak bultzatzen jarraitu nahi dugu:

  • Ura, energia etabatez ere, hondakin asko sortzen duenaren kontsumoa murriztea.
  • Erabilgarria izan daitekeen guztia berrerabiltzea.
  • Erabilitako materialak birziklatzea.