Epea: 2023ko uztailaren 18tik irailaren 30era, biak barne.
Eskaera ikastetxetik egin nahi izanez gero:
-Uztailean, 09:00tatik 13:00ra
-Irailean, 08:30tatik 14:30ra
(Abuztuan ikastetxea itxita egongo da )
Aurretiko zita eskatzeko, deitu 621 31 70 52 edo 944 28 01 08 zenbakietara, aipatutako ordutegian (Idazkaritzako Joseba edo Alfonsotaz galdetu)

Bigarren urtez, URBI BHI ikastetxeak Elhuyar zientzia azokan hartu du parte Bilboko Arenalean asteburuan zehar. Ostiralean gure lorategi bertikalaren maketa aurkeztu gunean bere ureztatzen sistema automatikoarekin batera eta datuak mugikorretik ikusteko app a (Batxi 1 eta DBH 3-4) eta igandean uraren zikloaren maketa bat (DBH 1).
Proiektuak egiteko HEDATZE orduak erabili ditugu, eta Arenalean gure ikasleek ederto batean defendatu dute egindakoa epaileen eta galdezka hurbildu den edonoren aurrean. Haien lana oso ondo bete dute, oso harro gaude lortutako emaitzaz.
Epaileen, euren aldetik saritu egin dute egindako lana, eta gure ikasle batzuek formazio ikastaro bat jasoko dute DigiPen Institute of Technology Europe Bilbao- ren eskutik. Onena, edozein kasutan, urtean zehar ikasleak eta irakasleak partekatutako ordu guztiak izan da.
Eskerrik asko guztioi, eta zelan ez, zorionak lortutako emaitzagaitik
2023-2024 matrikula: ikasleek ekarri beharreko dokumentazioa
Non:Institutuko idazkaritzan
Ordutegia: 08:30etatik14:00ak arte
Hobeto antolatu ahal izateko, hitzordua hartu behar da 621317052 (Joseba edo Alfonso)
Batxilergoa ekainaren 19tik uztailaren 4ra
Batxilergoko 1. maila edo 2. maila egin nahi duten ikasle guztiek ekainaren 19tik uztailaren 4ra arteko matrikula egin beharko dute. Adingabeek legezko tutoreetako batekin batera egon beharko dute matrikula egiteko.
Zuzendariaren aukeraketa batzordea


Erasmus+ mobilidadea : Txekiara bisita

2023-2027rako Zuzendariaren aukeraketa-Batzordea Deia
Erasmus/ eTwinning proiektua:
Txekiar Errepublikako ikasleak Urbin
(otsailaren 26- martxoaren 2ra)
Otsailak 11 EMAKUME ETA NESKA ZIENTZILARIEN nazioarteko eguna
Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen
Abenduaren 16an Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekitzen jardunaldia egin zen Bilbon, Hezkuntza Sailak antolatuta. Ekitaldi horretan, ERASMUS+ saria eman zioten Urbi BHIri, datozen 6 urteetarako Europako estrategian hartu duen konpromisoagatik.
“Vasalli, nor izango da hurrengo erregea?”
Urbiko Geografia eta Historiako Mintegiak aurten DBH2. mailan Goi Erdi Aroko feudalismoa proiektu baten bitartez indartzea erabaki du. Izan ere, gure ikasleek klasean landutakoa eta azterketa teoriko batean frogatutakoa proiektu honen bitartez gorpuztu eta hobetu ulertzeko aukera izan dute, hala nola feudo bat nola antolatzen zen, mansoak nola lantzen ziren (txandakatze sistema: lugorri edo laborantza), eta abar luze bat.
Gainera, ikasleak RolePlay baten parte izan dira, non irakaslea erregea izan den eta non ikasleak, erregearen basailu bezala, feudo bat jaso duten eurek antola dezaten. Are gehiago, basailuak bezala euren dinastiaren armarri bat diseinatu behar izan dute! Amaitzeko, irakasle-erregea ondorengorik gabe hil da eta basailuek koroagatik gerra egin dute. Gerraren nondik norakoak azaltzea ezinezkoa egiten zaigunez (historiako galderak erantzuten armak erosi eta gainontzeko feudoak erasotu behar zituzten…), zuekin gure ikasleek eginiko hainbat feudo partekatzea erabaki dugu!
Primeran pasa dugu!!