Zergatik Google Sites?



Leku honetan sortutako webguneak egoera eta behar desberdinetara moldatzen dira. Printzipioz wiki bat bezala funtzionatzen dute (lana partekatzeko talde batean, orrien bertsio desberdinak mantenduz, e.a.), baina orri mota batzuk prestatuta daude blog egiturarekin ("Anuncios"), fitxategien biltegi bezala ("Archivador"), edozein zerrenda ("Lista") egiteko, eta, gauza hauekin asko errazten da lana (klik batzuekin eginten dira  beste leku batzuetan asko kostatzen diren gauzak). Gainera daukan editoreak ondo funtzionatzen du.

Eremu askotan erabil daitezke:
  • maila pertsonalean,
  • familian,
  • edozein taldetan lan kolaboratiboa erabiliz, eta, noski,
  • hezkuntza mailan.

Oso erraz eta azkar egin daitezke:
  • web indibidualak,
  • klaseko webguneak
  • Intranetak
  • Institutuko webguneak
Baimen aproposak erabiliz (batez ere Google Apps plataforma erabiliz) gure webguneak egin ditzakegu:
  • publikoak
  • pribatuak
  • kolaboratiboak

Gauza batzuk "Manual de Google Sites" laguntzailetik (Manuel López Caparrós-ek idatzitakoa) hartuta daude.