1- Aurkezpena - Presentación


Nafarroako Eskola Jasangarrien Sarea, ESenRED (Jasangarritasun Eskolen Sarea), Espainiako Estatuko jasangarritasun ikastetxeen sarearen barne dago. Hau administrazio publikoek (autonomia erkidegoak, udalak eta abar...) sustatzen dute. 2012-2013 ikasturtean sortu zen sarea, eta erkidegoko hainbat departamenturen perspektibek bat egitea eskaintzen du, hala nola, Hezkuntza eta Ingurumen departamentuen artekoa, ikastetxeen eguneroko dinamikan integratzeko. ESenREDek Nazio Batuen UNESCOren eta PNUMAren laguntza du eta, nazio barrenean, CNIEErena (Hezkuntzako Berrikuntza eta Ikerketako Zentro Nazionala), horrexekin lankidetza hitzarmen bat sinatu baitu. Sareak hezkuntza politiken eraginkortasuna eta efizientzia handitzen du, berrikuntzari, ebaluazioari, kalitateari eta jasangarritasunari begira. Gainera, esparru ezin hobea da ikasleen gaitasun maila, balio sozial eta etikoetako prestakuntza eta banakako nahiz taldeko erantzukizun eta konpromisoak indartzeko.

Hamabi autonomia erkidego dira jada proiektu honetan parte hartzen dutenak. Gure Ikastola partaideetako bat da eta azken urteotan egindako lanaren errekonozimendu gisa, Hezkuntza Departamenduko Ingurumen Batzorde Teknikoaren eskutik, Nafarroako Eskola Jasangarrien egiaztagiria jaso dugu.

ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK!!!

 


"Ez dugu gure arbasoengandik mundua heredatu, maileguan hartzen ari gara gure seme-alabentzako"
.Resultado de imagen de imagenes de mundo sostenible“No hemos heredado de nuestros antepasados el mundo, lo hemos tomado prestado para nuestros hijos e hijas”


Aspalditik gure Ikastolak ingurugiroaren gaiarekin sentsibilizazio handia dauka. Azken urteetan, hainbat ekintza egin dira hori bultzatzeko (Ikastolart, birziklapena, konposta, Oinez Basoa,...).

Gai guzti horiek bideratzeko lan talde baten beharra zegoen eta horregatik sortu zen Txoko Berdea. Lan talde hau Eskola Iraunkorren Sarean (ESenRED) sartu da. Sare honen asmoa, ingurumenaren inguruan lanean aritzen diren hezkuntza zentroak biltzea da. Izan ere, ikastetxeetan paper garrantzitsua jokatzen dugu ingurugirorekiko jarrera arduratsua bultzatzeko.

Eguneroko jardueran gure hezkuntza komunitatean hausnarketa, ebaluaketa eta berrikuntza bultzatu nahi da.



La Ikastola siempre ha estado sensibilizada con el medio ambiente. Los últimos años hemos realizado varias campañas y actos para fomentar ésa sensibilización ( Ikastolart, reciclaje, compost, Oinez Basoa,...).

Para trabajar todos esos temas, había la necesidad de crear un grupo y es ahí donde nace  “Txoko berdea”. Este grupo pertenece a ESenRED (escuelas sostenibles de Navarra). El objetivo es crear una red de escuelas que trabajen en torno al medio ambiente, ya que todos los centros tenemos gran responsabilidad en lo que se refiere el medio ambiente.

Queremos fomentar la reflexión, evaluación e innovación de nuestra comunidad educativa día a día.