EUSKARA PLAZARA‎ > ‎

3.mailako ikasleak EUSKARAZ BIZI NAHI DUT laburmetraien emanaldian egon dira

publicado a la‎(s)‎ 29 nov. 2016 10:10 por LUISA ANA GINEA   [ actualizado el 29 nov. 2016 11:03 ]





Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskalgintzaren bilgunea da. 'Euskaraz bizi nahi dut' dinamikaren barruan, besteak beste, film laburren lehiaketa egin du 4 urtez Kontseiluak. Lehiaketa horretara aurkeztutako 8 ikus-entzunezko hautatu ditu eta, beste 2 bideorekin batera, emanaldia egingo da Bilbon. Film labur guztiek euskaraz bizi nahiaren indarra transmititzen dute, perspektiba desberdin askotatik. Euskararekiko aldekotasunean eragiten diguten pertzepzio eta iritziak proban jar araziko dizkiguten lanak dira guztiak, euskaraz bizitzeak besteei iradokitzen diena ezagutzeko modua emango digutenak, eta, finean, gure hizkuntza egunerokoan erabili nahiak dakarzkigun motibazioez, oztopoez, pozez, etsipenez eta konplizitateez gogoeta eginda, nahi horrekin tinko jarraitzeko adorea suspertuko digutenak.
Comments