Emakumearen eguna 2018


Como cada año, El CEIP Romo celebra el día Internacional de la mujer con diversos actos en cada uno de los cursos. Este curso la actividad de grupo consistirá en una muestra que se llevará a cabo en el patio del colegio de los mensajes y dibujos que previamente han preparado los alumnos y alumnas. Después quedarán recogidos en un mural que se colocará en las paredes del patio. Os dejamos aquí las canciones que lo ambientarán .
KANTAK
Konplize ditut eta

InKonplie ditut etaclude gadget (iframe)


I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

V
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

VI
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


KANTAK 
Aita semea

Aita semea


 

Aita semeak eskolan daude

ama-alabak gaur greba

aita semeak lanean daude

ama-alabak borrokan


Berriz ikusi beharko dugu

mamu sexista auzoan

berriro ere ez da faltako

gure erantzun feminista


Aita semeak …


Eta potroiek ohostu dute

gure soldata zati bat

eta gu gaude altu oihukatzen

beti inoren menpean


Aita semeak …


Geurea dugu karga guztia

geurea dugu osoan,

has dadila ere gaurtik gizon

seniden zaintza lanean


Aita semeak …


Baina gaztea naiz eta daukat

etorkizuna eskuan

ez gaitu hilko patriarkatuak

ni bizi naizen artean


Aita semeak …











Comments