4. NIRE HERRIA


HELBURUAK


· Kaleko elementuak ezagutzea.
· Bide-seinaleak identifikatzea eta ulertzea.
· Posta-helbide batean biltzen diren datuak bereiztea.
· Herriak eta hiriak bereiztea.
· Herrien eta hirien ezaugarri batzuk identifikatzea.
· Oinezkoentzako kaleak, plazak eta etorbideak bereiztea.
· Udalaren funtzio nagusiak ezagutzea.
· Udalean lan egiten duten pertsonak identifikatzea.
· Eraikin publikoen, etxebizitzen eta saltokien arteko berezitasunak zehaztea.
· Hiriko ingurunea zaintzeko ohiturak 
garatzea.


EDUKIAK

ABESTIA- URNIETAKO ERESERKIA
1999. Urtean sortutako ereserkia da eta letra Aitor Mendiluzek sortu zuen, Iñigo Peñaren musikarekin. Ereserkia Urnietaren historiako gertakizunen laburpena da.

Adarraren babes goxo pean
Dagoen herri eder berezia,
Euskadiren historian zehar
Hainbat uneren testigu bizia,
Iragana garrantzitsua dauka
Etorkizuna ongi merezia,
Geroaren bila doan herri bat da
Gure altxor nagusia.

 

Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!

 

Herria erre zuen
Behin karlisten gerrak,
Bi urtez hustu zuen
Egindako okerrak.
Baina urnietarrak
Ez ziren alferrak,
Orain bizirik dago herritar
Zintzo haiei eskerrak.

 

Herritarren lanak jaso zuen
Berriro gure Urnieta kuttuna,
Denborarekin bihurtu dena
Gaur egun guk
Ezagutzen duguna,
Eta denborak aldatuta ere
Gurea da bere etorkizuna
Gure barruan gorderik dugulako
Bere herri nortasuna.

 

Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!

1. KALEKO ELEMENTUAK

    - Behatu irudia eta erantzun galderak.
    Zer dago kaleetan?
    Kaleetan elementu asko aurki ditzakegu: 



2. ERAIKINAK
    -Zein zerbitzu eskaintzen digute leku bakoitzean?

3. KALEAK ETA AUZOAK

4. HERRIAK ETA HIRIAK



    -Irakurri eta erantzun ondoko galderei.

 URNIETA

    ARIKETA:
    Heman bueltatxo bat zure herritik eta ondoren, taldeka, idatzi koadernoan.
        A- Herria ala hiria da?
        B- Zein elementu aurki ditzakegu urnietako kaleetan?
        D- Zein eraikin daude zure herri edo hirian? 
        E- Marraztu aurkitu dituzun bide seinaleak.
        F- Aipatu zure herriko zenbait kaleren izenak.

    Urnietako mapa

   Zenbait datu:

    -URNIETAk 400 urte bete ditu.

    -6.238 biztanle ditu.

    - Lau auzotan banatzen da: Oztaran, Ergoien, Goiburu eta Lategi.

    - Kalerik luzeena idiazabal kalea da.

    -Urnietako errekak Akan izena du.

    - Udalerriko lekurik garaiena Adarra mendiaren gailurra da (817 m)

    -Bertako festarik ezagunenak San Migel jaiak dira.

5. HELBIDEAK IDAZTEN



   
    Gurasoekin elkarlana: Gurasoen laguntzaz idatzita ekarri etxeko helbidea.


6. BIDE SEINALEAK


    -Lotu irudiak bere esanahiarekin.

 


-Geldi!


-Ezin da hemendik

pasa.


-Bidea gurutzatzeko

 zebra bide bat dago.


-Eskuinera joan zaitezke.


-Gehienezko abiadura

50k/h


-Arriskua.


 



ARIKETAK














Comments