2017-18 ikasturterako matrikulazioa

2017-18 ikasturterako matrikulazio data ofizialak bukatu dira, HH2tik DBH4. mailara bitartean. 
Maiatza arte, ezin ditugu eskaera berriak jaso. 
Mila esker. 


++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
Dakizuenez 2017-18 ikasturterako garaia hurbiltzen ari da, eta Orereta Ikastolak, horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.

Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

Ikastolan: Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango da. Egun horietan pasa zaitezte ikastolako bulegoetatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue beharrezko dokumentazioa:
  • Familia liburuaren fotokopia.
  • Udal erroldaren egiaztagiria (gurasoena eta haurrarena)
  • NAN fotokopia.
  • Argazkia.
  • 2 eta 3. aukerak

Online: Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra, matrikulazio "online" egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (urtarrilaren 30etik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia online bete beharko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo beharko duzue.


Ordutegia
Añabitarteko bulegoa: 08:00 - 13:30 / 14:30 - 17:30
Esmalteriako bulegoa: 09:30 - 12:30 / 15:30 - 17:30

Gogoratu nahi dizuegu, baita ere, urtarrilaren 26an, 18:00etan "ate irekien saioa" egingo dugula ikastola ezagutzera etorri nahi duten familia guztientzat.

Plaza kopurua




Elkarrizketak eta bisitak
  • Elkarrizketa pertsonala hitzartu nahi izanez gero, deitu 943513346 telefonora.
Erreferentzia: Leire Saldias (haur hezkuntzako zuzendaria). Atsegin handiz hartuko zaitugu.
  • Ikastolako gelak ikusi nahi badituzu edo gai zehatz bati buruzko informazioa eskatu nahi baduzu, idatzi beheko laukian eta "bidali" tekla sakatu. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Ċ
Naroa Perez Cortajarena,
24 ene. 2017 6:15