Karmentxu Sananton gure laguna den espioi ospetsua da. Oporretan dago Nafarroan Donejakue bidea egiten. Zera eskatu digu: bere ordenagailuaren pasahitz sekretua gorde diezaiogun. Kontua da ezin digula pasahitza zuzenean eman, arriskutsua litzatekeelako. Orduan postalak bidali dizkigu bisitatu dituen lekuetatik eta postal bakoitzean pasahitza aurkitzeko pista bat ipini du: hitz bat, leku bat, zenbaki bat...
Erantzun guztiak biltzen ditugunean eta beheko dokumentuan ipintzen ditugunean, jakingo dugu pasahitza. Pasahitza dakizuenean zuen irakasleari posta elektronikoaren bitartez bidali eta zuen lana egina egongo da!
Erantzunak aurkitzeko Interneten bilaketa desberdinak egin beharko dituzue. Trebeak al zarete horretan? Ea egia den!