LEHEN SEKTOREA GURE INGURUAN AZTERTZEN 

Web-gune honetan lehengoz sartzen zaretenoi, ESKERRIK BEROENAK eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez ikasketa-irakaskuntza proiektu integratu eta integral hau osatzen ahalegindu garen irakasleok. Eskerrak eta era berean ZORIONAK ere bai, lan proposamen hau gogoko baduzue eta honetan lan egiteko jakinmina baduzue, ikasgai askoren ikuspuntu anitzetik heldu ahal izango diozuelako gaiari. Aniztasun hori, lan egiteko IKT tresnen erabilerari ere zabaltzeko aukera izango duzuelako.