VOICETHREAD

Egileak: Nahia, Kepa, Maitane L. eta Idoia

Sarrera:


Ikasturtea hasi genuenetik egun arte lau hilabete pasatu dira. Hilabeteok bizitzen joan garen heinean, gure etorkizuneko lanbidea jorratzen joan garela esan genezake eta hori lortzeko erabilia izan dugun erremintetako bat ikt-ak ezagutzea izan dela esan dezakegu. Ikt-en erabilpen hori lantzeko izan dugun ikasgaia, 2.4 materia izan da, hau da, informazio eta teknologiak hezkuntzan materia. Bertan, erabilgarriak izan zaizkigun zenbait tresna eta baliabide ezagutu ditugu eta horrez gain, horiekin lanak egiteko aukera suertatu zaigu. Klasean lan horiek jorratzen joan garen heinean, gure PLEa sortzen joan garela esan genezake eta horretarako ezinbestekoa gauzatu zaigun web 2.0 tresna bat ikertu dugu.

Web 2.0 hori lantzeko, ikasturte hasieran sortutako taldeetan oinarritu gara eta behin taldeak osatuta, horietako bakoitzak gustuko zuen tresna aukeratu eta hori ikertzen hasi da. Gure kasuan, aukeratutako tresna “Voicethread” da. Izan ere, ikusgai geneukan zerrendan, ezagutzen ez genituen tresna asko aurkitzen ziren eta horietako batzuei gainbegiratu bat eman ostean, erabilgarrienetako bat eta gehien interesatu zitzaigunen artean, aipatutako “Voicethread” tresna aukeratu genuen.

Beraz, ikasturte hasieran ezagututako tresna nahiz baliabideak martxan jartzeko asmoarekin, ondorengo orrietan, “Voicethread” tresna beraren tutoriala, hori aukeratzearen arrazoiak eta honen erabilera pedagogikoa zeintzuk diren azalduko dizuegu.