a) Sarrera

Gidaliburu honetan hainbat alderdi aurkituko dituzu

Gidaliburu honen hartzaileak irakasleak dira, bertan aurkituko dituzte debate soziozientifikoaren nondik norakoak: zer den, lantzearen interesa eta irakaskuntzarako orientabideak. Prestatu ditugun material didaktikoak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailei zuzenduta daude, baina eredu honetatik jasotako zenbait ideia erabiliz, beste ikasmaila batzuetan erabiltzeko materiala erraz sor daiteke.

Material honen sorrera Gipuzkoako ikastetxe batean 2011-2012 ikasturtean egindako esperientzia pilotu batean kokatu behar da. Beraz, irakaslearen gidaliburu honek bi zutabe barnebiltzen ditu: batetik, zutabe teoriko-metodotologikoa genuke, ahozkoaren irakaskuntzak, herritartasunerako hezkuntzak eta zientziaren didaktikatik datozen jakintzak eta proposamenak bildu nahi izan dira; bestetik, alderdi teoriko honen abiapuntuan daude proiektuan parte hartu duten irakasleen ekarpenak daude. Ekarpen horietan jaso dira  irakasleek praktikaren bidez eraiki dituzten jakintzak. Jakintza horiek esperientzian oinarrituak direlako balio handikoak dira, eskolako errealitate batean kokatuak baitira.

Beraz, material honetan zehar, jakintza teorikoekin batera, irakasleen ekarpenak edo testigantzak aurkituko dituzu.

Gidaliburuaren antolaketa

Irakaslearen gidaliburu honetan honakoak aurkituko dituzu:

1)    Zer da debate soziozientifikoa eta zergatik da interesgarria eskolan lantzea?

2)    Debatea lantzeko zenbait argibide.

3)    Debate sozio-etikoaz

4)    Debatearen ezaugarri diskurtsibo eta hizkuntzazkoak

5)    Sekuentzia Didaktikoaren oinarriak

6)    Bi hitz irakaslearen formazio ereduaz

7)    Hezkuntza elebitasunaz (eleaniztunaz)

8)    Ohiko galderei praktikatik erantzunez?

a.      Nola antolatu debatea? Zenbait partaideekin egin daiteke debatea?

b.     Zein gai dira interesgarriak?

c.      Zer gertatzen da moderatzaileaz?

d.     Zein dira oinarrizko edukiak debaterako?

e.      Nola txertatu debate soziozientifikoa curriculumean?

f.      Zein hizkuntzatan egin debatea? Zein hizkuntzatan lehenengo?

g.     Nola prestatu debatea?

h.     Zein dira lantzen ditugun konpetentziak?

9)    Bibliografia


Oharra:

Material hau Gipuzkoako Foru Aldundiko "IKASMINA" laguntzari esker gauzatu da. 

Gure eskerrik beroena eman nahi diegu proiektuan parte hartu duten eskolari, irakasle-taldeari eta ikasle guztiei.