Urrezko txantxangorria ikastolan aurten martxan jarri den proiektua da. Golden 5 proiektua eta ahozkotasuna lantzeko Berbekin egitasmoak batzen ditu. Hau da, bi proiektuen arteko lotura da.
"Urrezko" hitza "Golden"etik eratorria da eta "txantxangorria" hitza euskararen erabilera bultzatzeko egitasmotik. Golden 5, irakasleak gela era positibo batean kudeatzeko proiektua da. Berbekin, ikasleen ahozkotasun gaitasuna areagotzeko proiektua.
Biak uztartuz egitasmo bateratua sortu dute, modu horretan, irakasleek beraien egunerokoan bi helburuak lortzeko lan egiten dute. Alde batetik, gelako giro ona, osasuntsua eta lanera bideratua, bestetik, ikasleak euskaraz egitera bultzatzea, ahozko gaitasuna indartzea, horretan trebatzea eta ebaluatzea. |