61. Betikontu

IKASTURTEKO AZKEN ALEA 


Hona hemen ikasturte honetako azken alearen aurrerapen bat!

 

  • Informazioaz blai: Agenda 21ean biodibertsitatearen inguruko informazioa bildu dute. Bestetik, DBH3. mailan Gizarteko ikasgaian mugikorren bilketa egin dute eta ekimen honen berri ere jaso dugu. Amaitzeko, 2 urteko gelan egindako xake fitxa erraldoien inguruko proiektuaren xehetasunak batu ditugu.


  • Ikastolako proiektuak: Golden 5 eta Bertsolaritza.


  • Bizikidetza: Zer da ikasle laguntzailea? Bertan informazioa, helburuak eta funtzioak.


  • Pertsonak ezagutuz: DBH 2.mailako Mikel Peñin Eibarreko jokalariari, LHko Mikel Artabe irakasleari eta Oihana Kortazar mendi-lasterketariari egin diegu elkarrizketa.


  • Berriak: Atal honetan 5 urteko umeek pilotaren inguruan egin duten proiektua azaldu nahi izan dugu. DBHn egindako elkartrukea jaso dugu bestetik, eta azkenik, LHn 2 . mailan burututako xake proiektua.  


  • IKT: Denborapasak, aplikazioak berriak, eta aurrerapenak.


  • Iritziak: Atal honetan gure aldizkariaren inguruko hausnarketa eskatu dugu. Ea zer iritzi daukan jendeak!






HURRENGO IKASTURTERA ARTE!

UDA ZORIONTSUA IGARO EZAZUE!

                                      


      
                                                                                                                              Yerai Navas